Gizartea -
BILBO
BilbaoDendak elkarteak hiriko saltokietan erosteko lehen opari txartela aurkeztu du
Txartela BilbaoDendak elkartearen webgunean eskuratu daiteke, eta hiriko 400 saltoki, taberna eta zerbitzu baino gehiagotan erabiltzeko balio du. Gisa honetako lehen opari txartela da Estatuan.
EITB MEDIA
BilbaoDendak elkarteak hiriko 400 saltoki, taberna eta zerbitzu baino gehiagotan erabiltzeko lehen opari txartela aurkeztu du.
Txartela BilbaoDendak elkartearen webgunean eskuratu daiteke, eta 30, 50 edo 100 eurokoa hautatu behar da. Ohiko kreditu eta zordunketa txartelek bezala erabili ahalko dira.
Hauek dira ekimenari atxikita dauden saltokiak.
Gisa honetako lehen opari txartela da Estatuan.
BilbaoDendak elkarteak 13 merkataritza elkarte, Erriberako Merkatua, Zubiarte, El Corte Ingles, Bilboko Merkataritza Ganbera eta Bilboko Udala batzen ditu.