Gizartea -

SEXU ABUSUAK

Barnahus eredua Euskadin garatzeko ardura duen talde eragileak bilera egin du Gasteizen

Barnahus ereduko lehen etxea Gasteizen kokatu da. Espazio berri horrek ahalbidetuko du, besteak beste, toki berean egotea haurren sexu-abusu kasu batean inplikatutako zerbitzu eta agente guztiak.

Barnahus ereduko lehen etxea EAEn. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Barnahus ereduko lehen etxea EAEn
Euskadiko lehen Barnahus edo "umeen etxeak" urte amaieran irekiko ditu bere ateak Gasteizen

01:05

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoan Barnahus eredua garatzeko ardura duen talde eragileak bere bosgarren bilera egin du gaur goizean. Halaber, zerbitzua kokatuko den Gasteizko etxean egin duten lehendabizikoa izan da. Barnahus delakoa (haurren etxea, islandieraz) sexu abusuak jasan dituzten adin txikikoei arreta integrala eskaintzea dien metodoa da.

Espazio berri horrek ahalbidetuko du, besteak beste, toki berean egotea haurren sexu-abusu kasu batean inplikatutako zerbitzu eta agente guztiak.

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak eta Gorka Urtaran Gasteizko alkateak parte hartu dute gaurko hitzorduan.

Talde eragilea 2021. urte amaieratik lanean ari da Islandiako eredua Euskadiko errealitatera egokitzeko eta inplikatutako sistemen koordinazioa bermatzeko protokoloak egiteko.

Sailburuak azaldu duenez, Gasteizko gune berria egokitzen ari dira. Bizitegi-gune batean kokatuko da, ondo konektatutako toki batean, eta pertsona guztientzat irisgarria izango da. Gaineratu duenez, "dekorazio egokia izango du profil edo adin desberdinetara egokitu ahal izateko, eta haurren biktimologian espezializatutako profesionalak izango ditu".

Horri esker, Artolazabalen ustez, "biktimei eta horien familiei arreta integrala eskaini ahalko zaie, eta, adin txikikoak behin bakarrik kontatuko du gertaturikoa, berriz biktimizatzea saihesteko.

Sexu-indarkeriari buruzko datuak Euskadin

Nazioarteko azterlan batzuen arabera, litekeena da adin txikikoen % 10-20 inguruk sexu-indarkeria jasan izana. Beatriz Artolazabalen hitzetan, Euskadin 2000-4.000 adingabe lirateke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Eusko Jaurlaritza berriak EAE albisteak Gizartea Albisteak Gaur Gasteiz albisteak Gaurko azken orduko albistea Sexu erasoak gaur