Gizartea -
Indarkeria matxista
Bost mutil, 15-17 urtekoak, atxilotu dituzte Valentzian bi neskatori egindako bortxaketekin lotuta
Burjassot herrian gertatu ziren bi sexu erasoak, horietako bat taldean egindakoa, ikertzen ari da Espainiako Polizia.
Agentziak | EITB Media
Espainiako Poliziak 15 eta 17 urte arteko bost mutil atxilotu ditu Burjassot herrian (Valentzia) bi adingaberi egindako bortxaketekin zerikusia dutelakoan.
Polizia iturriek ez dute erasoen inguruko daturik eman, ezta biktimen adinaren berri ere. Konfirmatu duten bakarra da neskek 16 urte baino gutxiago dituztela (Valentziako hedabideen arabera, 12 urte dituzte).
Levante-EMV eta Las Provincias egunkarien arabera, atxilotutakoak Burjassot herrian bizi dira.
Atzo arratsaldean bortxaketak egin ziren etxe abandonatua grabatzen ibili ziren hedabideak (argazkian ikus daiteke). Burjassot eta Godella herrien mugan dago eraikina, nerabeak egon ohi diren parke batetik gertu. Poliziak ez du eremua hesitu.