Gizartea -

GERTAKARIA

Pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, errepidera zubi puska bat erorita

Gertakaria Arrontegiko sarbidean gertatu da, 09:00 aldera, eta trafikoan eragina izan du. Suhiltzaileak eta Udaltzaingoa bertaratu dira, eroritako zatiak garbitu eta trafikoa bideratzeko.

Ezbehearra gertatu den tokia. Irudia: Radio Euskadi
Ezbehearra gertatu den tokia. Irudia: Radio Euskadi
Ezbehearra gertatu den tokia. Irudia: Radio Euskadi

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez pertsona bat arin zauritu da Barakaldon, Arrontegirako sarbidean, zubi baten zati bat autoaren gainera erorita, EITB Mediak jakin ahal izan duenez. Trafikoan ere eragina izan du, zubi puskak errepidean barreiatuta geratu baitira.

09:00ak aldera, Arrontegiko zubiaren inguruan egiten ari diren lanetan, bat-batean, zubi puska handi bat Lutxanako errepide gainera erori da, eta bertatik pasatzen ari zen ibilgailu bat harrapatu du. ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko.

Angel Madrazo Barakaldoko Herritarren Segurtasunerako eta Babes Zibileko zinegotziaren arabera, obra eremua da hau; izan ere, Bizkaiko Foru Aldundia lanak egiten ari da autobiako erreiak Arrontegira bidean handitzeko.

Ezbeharrak eragina izan du trafikoan, eta zubipeko errepidea, Barakaldoko erdigunea eta Lutxana lotzen dituena, itxi egin behar izan dute. Gainera, Barakaldotik Arrontegirako sarbidea ere itxi dute ibilgailuentzat. BI-637 errepidean, zubi gainetik doan bidean, berriz, ibilgailuen joan-etorria ohi bezala ibili da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Barakaldo Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak