Gizartea -
Ikerketa
Bilboko ikastetxeko aldageletan grabatzeko erabilitako gailua telefono bat zen
Telefono mugikorra Maristak Ikastetxeko nesken aldageletan dagoen zulo batean sartuta zegoen. Batxilergo lehen mailako ikasle batek topatu zuen, belarritako baten piez bat hartzera makurtu zenean.
I.G. | eitb media
Bilboko Maristak ikastetxeko nesken aldagelan grabatzeko erabiltzen zuten gailua telefono mugikor bat zen.
Atzo eman zuten ezagutzera Ertzaintzak ikerketa abiatu duela zentroak berak salaketa jarri ostean, Batxilergo lehen mailako ikasle neska batek telefono mugikor bat topatu ondoren, belarritako baten pieza bat jasotzera makurtu zenean.
Ikastetxetik azaldu dutenez, mugikorra, LG markakoa, zulo batean sartuta zegoen, eta topatu zuen ikasleak zentroko arduradunei jakinarazi zien, eta horiek Ertzaintza jakinaren gainean jarri zuten.
Halakorik gertatzen den lehen aldia dela ziurtatu dute, eta, gainera, azpimarratu dutenez, ez dakite nork jarri ahal izan duen grabatzeko gailua, baina ez dute uste lankide bat izan denik.