Gizartea -

krisi klimatikoa

Egungo egoera klimatikoa larria dela onartzen du euskal gazteriak, baina ez dago ohiturak aldatzeko prest

Euskal gazteriaren % 78,8 kezkatuta agertu da krisi klimatikoagatik, Gazteen Euskal Behatokiak egindako inkesta baten arabera.

Erdiak uste du horren aurkako borrokak lehentasunezkoa izan beharko lukeela EAEn. Argazkia: Irekia
Erdiak uste du horren aurkako borrokak lehentasunezkoa izan beharko lukeela EAEn. Argazkia: Irekia
EAEko gazteek larritzat jo dute klimaren egoera

01:47

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Krisi klimatikoak euskal gazteen kezka eragiten du eta % 78,8ak larrialditzat jotzen du egungo egoera baina, oro har, uko egin diote horri aurre egiteko euren eguneroko bizitzan zenbait aldaketa egiteari.

Gazteen Euskal Behatokiak 400 pertsonari egindako inkesta baten arabera, euskal gazteriari amorrua (% 50,2) eta sumina (% 45,5) eragiten die klima aldaketan pentsatzeak, eta erdiak (% 50,1) uste du klima aldaketaren aurkako borrokak lehentasunezkoa izan beharko lukeela EAEn.

Gehiago dira iturri berriztagarrietako energia erabili nahiago luketenak, elektrizitateak prezio handiagoa izatea ekarri arren (% 54,2), haren aurka agertzen direnak baino, baldin eta prezio altuagoa ordaindu behar izatea badakar (% 37,1). Nolanahi ere, hamar gaztetik zortzi prest egongo lirateke haien inguru hurbilean energia berriztagarrien instalazio bat izateko (% 83,3).

Krisi klimatikoari aurre egiteko egungo eredu ekonomikoa eta kontsumo ohiturak aldatzea beharrezkotzat jotzen badute ere, euren egunerokoan zentzu horretan egiten dituzten ekintzak mugatuak dira. Proposatutakoen artean, bi baino ez dituzte egiten gehienek, alegia, zaborra bereiztea birziklatzeko eta norberak poltsa eramatea erosketak egiteko.

Ingurumena zaintzeko ekintzak normaltasunez egiteari dagokionez, honako hau baino ez du gehiengoak egiten: plastikoen kontsumoa murriztea edo oinez edo bizikletaz joatea 3 km baino gutxiagoko hiri-ibilbideetan.

Bestalde, gazteak ez daude Internet bidezko erosketak murrizteko –horrek etxez etxeko banaketa dakar– edo hurbilekoa izateagatik kostu handiagoa dakarten erosketak egiteko prest.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketaren albisteak EAE albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Gazteak albisteak Larrialdi klimatikoa albisteak