Gizartea -

Indarkeria matxista

Bi emakumek taldean bortxatu dituztela salatu dute asteburuan, Castellón eta Almerian

18 urteko emakume batek salatu du lau gizonezko adingabek bortxatu egin zutela joan den ostiralean Vila-realen (Castelló) eta 30 urteko emakume batek salatu du hiru gizonezkok bortxatu zutela Almeriako hondartza batean.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

18 urteko emakume batek salatu du lau gizonezko adingabek bortxatu egin zutela joan den ostiralean Vila-realen (Castelló), herriko jaietan.

Polizia Nazionalak lau akusatuak atxilotu ditu, eta epailearen esku utzi ditu. Oraingoz, baztertuta dago pertsona gehiagok parte hartu izana.

Bestalde, Guardia Zibila 30 urteko emakume baten bortxaketa ikertzen ari da, hiru gizonezkok Almeriako Pulpí herriko hondartza batean egindako bortxaketa, zehazki.

Almeriako Komandantziak ustezko erasotzaileak nor diren jakin nahian dabil eta oraingoz ez da atxiloketarik egin.

Oinezko batek aurkitu zuen biktima eta abisu eman zuen; udaltzainek eta Guardia Zibilak artatu zuten emakumea, La Inmaculada de Huércal-Overa Ospitalean artatu zuten eta salaketa jarri zuen gero Guardia Zibilaren aurrean.

La Voz de Almería egunkariak aurreratu duenez, biktimak ustezko erasotzaileak ordu batzuk lehenago ezagutu omen zituen, herrian turismoa egiten ari zela bikotekidearekin eztabaidatu ostean. Haiek ostatura laguntzeko prest agertu zitzaizkion eta orduan egin zioten eraso.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Indarkeria matxista Delituak Espainia Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Valentziako Erkidegoa