Gizartea -

SEXU ERASOAK

Kevin Spacey estatubatuar aktorea borondatez aurkeztuko da Justizia britainiarraren aurrean

Joan den ostegunean, Fiskaltzak baimena eman zuen lau sexu abusuren karguak aurkezteko. Ustez, erasoak hiru gizoni egin zizkion aktoreak, Erresuma Batuan, 2005 eta 2013 bitartean.

62 urteko aktorea Londresen bizi izan zen hainbat urtez. EITB Mediaren artxiboko argazkia.
62 urteko aktorea Londresen bizi izan zen hainbat urtez. EITB Mediaren artxiboko argazkia.
62 urteko aktorea Londresen bizi izan zen hainbat urtez. EITB Mediaren artxiboko argazkia.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kevin Spacey aktore estatubatuarra bere borondatez aurkeztuko da Erresuma Batuko Justiziaren aurrean, egozten zaizkion sexu erasoen lau karguetatik defendatzeko. Ostegunean, Fiskaltzak lau karguak aurkeztea baimendu zuen. Horren arabera, sexu abusuak Erresuma Batuan egin zituen, 2005 eta 2013 artean.

Good Morning America programara bidalitako adierazpen batean, aktoreak bere errugabetasuna defendatu du. Halaber, ahal bezain pronto Erresuma Batura bere burua defendatzera joango dela gaineratu du. Izan ere, Spacey formalki akusatu ahal izateko, Ingalaterran edo Galesen atxilotu behar dute.

Aktorea Londresen bizi izan zen hainbat urtez, eta 2004 eta 2015 bitartean The Old Vic antzerkiko zuzendari artistikoa izan zen. 2017an areto horretako arduradunek adierazi zutenez, 20 pertsonak salatu zuten Spaceyk sexu jazarpena egin zietela. Gainera, AEBn ere karguak izan zituen tankera horretako delituengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak bideoak Erresuma Batua Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Londres albisteak gaur Ingalaterra Sexu erasoak