Gizartea -

Hezkuntza

Hasi dira Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko probak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Azterketak asteazkenetik ostiralera bitartean izango dira. Ikasleen % 76k euskaraz egingo dute proba. Ebaluazioa egingo duten pertsonen erdia baino gehiago (% 57) emakumezkoak dira.

Pandemia tarteko, BECen egin ziren iaz Bizkaiko campusean egin ohi diren probak. EFE artxiboa
Pandemia tarteko, BECen egin ziren iaz Bizkaiko campusean egin ohi diren probak.
Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko probei aurre egin beharko diete gaurtik aurrera 12.767 ikaslek

0:40

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Batxilergoko 12.105 ikasle eta Lanbide Heziketako goi mailako heziketa ziklo bat egin duten 662 Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa (USE) egiten ari dira asteazken honetatik hasita, hiru egunez, EHUk ohar batean jakinarazi duenez. 

12.767 horiei aurreko ikasturteetako 585 ikasle gehitu behar zaizkie, nota igotzeko irakasgai espezifikoetara aurkezten direnak.

Batxilergoko ikasle gehienek, lautik hiruk (% 76), euskaraz egingo dituzte azterketak eta % 23k, gaztelaniaz. Datuak orekatuagoak dira Lanbide Heziketako ikasleei erreparatuz gero (% 56k euskaraz, eta % 43k, gaztelaniaz).

Sexuari dagokionez, erdia baino gehiago emakumezkoak dira (% 57), eta % 42, gizonezkoak. Lanbide Heziketako ikasleek, baina, profil femeninoagoa dute (% 63 % 32ren parean).

Probak EHUk EAEko hiru lurraldeetan dituen campusetan egingo dituzte: 1.665k egingo dute Arabako Campusean, 6.038k Bizkaikoan eta 4.359 Gipuzkoakoan.

Bi urteren ondoren, pandemiak ezarritako murrizketatik libre egongo dira azterketak (maskara, adibidez, ez da nahitaezkoa izango), baina ikasgelak aireztatzeko protokoloa ezarri du EHUk.

Azkenik, premia bereziak dituzten 513 ikaslek unibertsitatera sartzeko ebaluazio proba egiteko egokitzapenak beharko dituzte.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako informazioa Azken ordukoa Bizkaia Gipuzkoako albisteak Araba EHU albisteak EAE Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz berriak Leioa Gaurko azken ordukoa Hezkuntza sistemako albisteak Gazteak