Gizartea -

eguraldia

Txingorra bota du ostiral arratsaldean Gipuzkoan

Zaparrada handiak protagonista izan dira Gipuzkoan arratsaldeko lehen orduetan, zenbait lekutan txingorrak ere lagunduta. Trumoi ekaitza mendebaldera doa orain, eta abisu horia ezarri dute datozen orduetarako.

Zaparrada handiak eta txingorra Gipuzkoako hainbat lekutan

0:40

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako zenbait zonaldetan, barnealdean batik bat, txingor zaparrada mardulak hasi dira ostiral arratsaldeko lehen orduetan. Trumoi ekaitza ipar mendebaldera doa orain, Euskalmeten esanetan, eta Aemetek abisu horia ezarri du ekaitzengatik.

Euskal agentzia meteorologikoaren datuen arabera, 20 minutuan 19,6 litro bota du metro karratuko Bidanian, eta 16,2 litro 10 minutuan; 18,1 litro metro karratuko Matxinbentan; 9,4 Belauntzan; 8,1 Zizurkilen eta 5,2 Araxesen.

Txingorra Gabirian (Gipuzkoa). Argazkia: EITB Media

Arabako ekialdean ere izan dira zaparradak. Hain zuzen ere, Ozaetan 5,9 litro bota ditu metro karratuko 20 minutuan.

Bizkaiko hego-ekialdean ere bota du, esaterako, Atxondon.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Araba Alerta meteorologikoak bideoak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Eguraldia argazkiak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Harri-erauntsia EAEn Ekaitzak gaur