Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Beasaingo jaietan emakume batek pairatutako bortxaketa ikertzen ari dira

Zumarragako Ospitalean artatu dute emakumea. Beasaingo Udalaren bozeramaileen-batzordeak elkartasuna adierazi die biktimari eta senideei.

Sexu erasoa gertatu den lekua, Beasainen. Argazkia: EITB Media
Sexu erasoa gertatu den lekua, Beasainen. Argazkia: EITB Media
Beasainen elkarretaratzea egin dute larunbateko bortxaketa gaitzesteko

01:12

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat bortxatu dute igande goizaldean Beasainen, herri horretan ospatzen ari diren Loinatz jaietan, Zaldizurrieta plaza inguruan. Zumarragako Ospitalean artatu dute emakumea.

Beasaingo Udalak bozeramaileen-batzordea deitu du 12:00etarako eta bertan adierazpena adostu dute, biktimari eta senideei elkartasuna adierazteko. Oharrean zehaztu duenez, erasoa argitzea Ertzaintzaren eta zerbitzu medikuen esku dago, eta, beraz, ikerketapean dago gertatutakoa.

Era berean, Beasaingo Udalak sexu-erasoak erabat gaitzesten dituela berretsi du eta gogoratu du helburu horrekin, protokoloa aktibatu zutela festen atarian. "Sexu-erasoak pertsonen askatasunaren kontrako eraso zuzenak dira, pertsonen duintasunaren aurkakoak eta onartezinak. Bereziki emakumeei egindakoak. Jaiak libre eta seguru bizi behar dira", gehitu du Udalak oharrean.

Goierriko Itaia taldeak deituta elkarretaratzea egin dute igande arratsaldean, 19:30ean, Beasaingo Bideluze plazan, "Indarkeria matxista orori aurre egin" lelopean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Beasain Albisteak Matxismoa gaur Eraso sexualak gaur Goierriko albisteak