Gizartea -
LAN-ISTRIPUA
Langile bat hil da Bermeon, istripu ez-traumatiko batean
Joan den ostiralean gertatu zen, udalerriko janari-denda batean. LABen arabera, 32 dira jada aurtengo lan-heriotzak, "11 ez traumatikoak". Hala, administrazioei azalpenak, berehalako neurriak eta politika zehatzak eskatu dizkie.
EITB MEDIA
LAB sindikatuak jakinarazi du 50 urteko langile autonomo bat bihotzekoak jota hil dela Bermeon. Heriotza ekainaren 3an, ostiralean gertatu zen, langilea herriko denda batean lanean ari zela. Sindikatuaren arabera Euskal Herrian aurten hildako 32. langilea da, eta traumatikoa ez den 11. heriotza.
Hala, sindikatuak elkartasuna adierazi die hildakoaren senide, lagun eta lankideei eta esan du egungo sistema neoliberalak gero eta lan eta presio handiagoa jartzen duela langileen gain eta presio hau arrisku faktore bihurtu dela.
Traumatikoak izan ez diren 11 heriotzak arazo kardiobaskularrak eragiten dituzten lan baldintzen ondorio direlea salatu du LABek.