Gizartea -
EPAIA
Justiziak arrazoia eman dio berriro Bizkaiko Aldundiari eta atzera bota du Jabyer Fernandezen helegitea
Enpresaburuak ondare-erantzukizuna eskatzen zion Bizkaiko Foru Aldundiari, Alonsotegin eraiki asmo zuen etxebizitza modularren proiektuagatik.
EITB MEDIA
Bilboko Administrazioarekiko Auzien 5. Epaitegiak beste behin arrazoia eman dio Bizkaiko Foru Aldundiari, eta atzera bota du Jabyer Fernandez enpresariak Habidite sozietatearen bitartez Alonsotegin eraiki asmo zuen etxebizitza modularren proiektuagatik aurkeztu zuen helegitea.
Enpresariak 30 milioi euroko kalte-ordaina eskatzen zion Alonsotegin etxebizitza modularrak eraikitzeko 2013ko abenduaren 17an sinatu zuten hitzarmena urratzeagatik.
EITB Mediak eskuratu ahal izan duen epaiaren arabera, eskaria garaiz kanpo egindakoa da, salatutako gertakariak jazo zirenetik urtebete baino gehiago igaro baita.
Hori guztia dela eta, atzera bota du Habidite Technologies País Vasco sozietate anonimoaren bitartez Jabyer Fernandezek egindako ondare-erantzunkizuna.
Ebazpenari apelazio helegitea jar dakioke 15 eguneko epean.