Gizartea -

Sutea Burlatan

Sute batek Burlatako supermerkatu bat kiskali du, baina ez da zauriturik

Suhiltzaileek sua aldameneko nabeetara zabaltzea saihestu dute. Inguruko bizilagunei etxeetako eta establezimenduetako leihoak ixtea gomendatu diete, kea arnastea saihesteko, toxikoa izan baitaiteke, plastiko asko erretzen ari direlako.

Burlatako sutea.
Burlatako sutea.
Sute batek Burlatako Mugazuri industrialdean dagoen hipermerkatu bat kiskali du

0:22

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sutea izan da Burlatako Mugazuri industrialdean eta supermerkatu asiar bat erabat kiskali da asteazken honetan. Ez da, halere, zauriturik izan. 

SOS Nafarroak 15:25ean jaso du abisua. Suak erabat suntsitu ditu denda eta barruan zegoen guztia, Foru Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez.

Cordovillako eta Trinitarioko suhiltzaileak bertaratu dira eta sutea kontrolatuta dute, itzaltzerik oraindik lortu ez arren, inguruko nabeetara zabaltzea saihestu dute.

Gainera, erre den dendatik gertu dagoen hotel bat hustu dute, prebentzioz.

Era berean, inguruko bizilagunei beren etxeetako eta establezimenduetako leihoak ixtea gomendatu diete, kea arnastea saihesteko, toxikoa izan baitaiteke, plastiko asko erretzen ari direlako.

Burlatako udaltzainak, foruzainak eta anbulantzia bat mobilizatu dira. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Burlata Albisteak Supermerkatuak gaur