Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon batek 35 urteko emakume bat hil du Sorian

Gizonezkoa, 32 urtekoa eta emakumearen bikotea, ihes eginda zegoen, baina atxilotu dute dagoeneko, hilketaren egilea delakoan. Emakumeak 8 urteko alaba zuen.

Eraildako emakumearen etxea. EFE
Eraildako emakumearen etxea. EFE
Eraildako emakumearen etxea. EFE

Agentziak| EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

35 urteko emakume bat labanaz hil du gizon batek bart Sorian, eta lehen zantzuen arabera, 32 urteko bikotea da ustezko hiltzailea. Ihes eginda zegoen, baina atxilotu dute dagoeneko. 

Gertaerak 02:20an jazo dira Soriako Rosario plazan, pertsona batek Gaztela eta Leongo 112 larrialdi telefonora deitu du emakume bat arma zuriz zauritua zegoela esanez. Bertaratu diren larrialdi zerbitzuek emakumearen heriotza ziurtatu besterik ezin izan dute egin. Emakumeak 8 urteko alaba zuen. 

Genero-indarkeriaren aurkako Gobernuaren Ordezkaritza ari da hilketa ikertzen, indarkeria matxistaren ustezko kasu gisa. Baieztatuz gero, genero-indarkeriagatik Espainiako estatuan 2022an hil duten 19 emakumea litzateke. 2003tik 1.149 emakume hil dituzte ehunka gizonezkok. 

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak