Gizartea -

BIZKAIA

3.000 marihuana landare zituen plantazio bat desegin dute Berriatuan

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du osasun publikoaren kontrako delitu bat egotzita.

Berriatuan desegin duten marihuana-plantazioaren argazkia. Irudia: Ertzaintza.
Berriatuan desegin duten marihuana-plantazioaren argazkia. Irudia: Ertzaintza.
3.000 marihuana landare atzeman dituzte Berriatuko lokal batean

0:41

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 3.000 marihuana landare zituen plantazio bat desegin du Berriatuan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. "Kupela" izeneko operazioan, gizon bat atxilotu dute osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita.

Maiatzean abiatu zuten ikerketa. Izan ere, Berriatuko eraikin bat zaintzeko dispositibo bat ezarri ondoren, ikertzaileek erabaki zuten inguruan pertsonen eta ibilgailuen joan-etorri handia zegoela.

Kontuak horrela, atzo, ostegunean, Ertzaintzako agenteak higiezinean sartu, eta hura miatu zuten. Bertan, loraldian zeuden 3.000 marihuana landare inguru aurkitu zituzten, bai eta lanparak, hezetasuna kentzeko gailuak, sorgailu elektriko bat eta landareak hazteko eta eraldatzeko behar den azpiegitura guztia ere. Halaber, suzko arma bat aurkitu zuten miaketan.

Gizon bat atxilotu dute, plantazio ilegal horren arduraduna delakoan. Hura ertzain-etxera eraman dute, eta datozen orduetan epailearen esku jarriko dute.

Ikerketak zabalik jarraitzen du eta ez da baztertzen atxiloketa gehiago egitea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Delituak Drogak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lea-Artibai gaur