Gizartea -

Gertakizuna

Topatu egin dute otsailean desagertutako abokatu mungiarraren gorpua

Burgosen atzeman dute, espetxeratutako abeltzainetako batek krimena aitortu eta gorpua non ezkutatu zuen zehaztu eta gero.

Hilketaren egileak su eman zion abokatuaren ibilgailuari. EITB
Hilketaren egileak su eman zion abokatuaren ibilgailuari. EITB
Abokatu mungiarraren gorpua topatu egin dute

01:03

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Javier Ezkerra otsailean desagertutako abokatu mungiarraren hilotza topatu egin dute bart, La Engañako leize batean, Valle de Menatik 60 kilometrora (Burgos).

Gertakizunarekin lotuta zeudelakoan atxilotutako eta kartzelatutako bi anaietako batek aitortu egin zuen atzo hilketaren egilea dela, eta gorpua non ezkutatu zuen zehaztu zion Guardia Zibilari.

Abeltzain espetxeratuaren esanetan, abokatua desagertu zen egunean harekin bazkaldu zuen, lursail bat erosteko kontratua sinatzeko, eta eztabaida izan eta gero, borroka egin zuten.

Abokatu mungia erori egin zen, eta buruan kolpea eman zuen, baina abeltzainak kolpatzen jarraitu zuen. Ondoren, gorpua zaku batzuekin ezkutatu eta abandonatu egin zuen.

Horren hitzetan, anaiak (martxoan espetxeratu zituzten biak) gorpua etxe abandonatu batera eramaten eta abokatuaren ibilgailua erretzen lagundu zion, baina ez zuen parte hartu hilketan eta ez zekien non ezkutatu zuen hilotza.

Jose Javier Ezkerra otsailean desagertutako abokatu mungiarraren hilotza topatu egin dute bart, La Engañako leize batean, Valle de Menatik 60 kilometrora (Burgos).Gertakizunarekin lotuta zeudelakoan atxilotutako eta kartzelatutako bi anaietako batek aitortu egin zuen atzo hilketaren egilea dela, eta gorpua non ezkutatu zuen zehaztu zion Guardia Zibilari.Abeltzain espetxeratuaren esanetan, abokatua desagertu zen egunean harekin bazkaldu zuen, lursail bat erosteko kontratua sinatzeko, eta eztabaida izan eta gero, borroka egin zuten.Abokatu mungia erori egin zen, eta buruan kolpea eman zuen, baina abeltzainak kolpatzen jarraitu zuen. Ondoren, gorpua zaku batzuekin ezkutatu eta abandonatu egin zuen.Horren hitzetan, anaiak (martxoan espetxeratu zituzten biak) gorpua etxe abandonatu batera eramaten eta abokatuaren ibilgailua erretzen lagundu zion, baina ez zuen parte hartu hilketan eta ez zekien non ezkutatu zuen hilotza.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mungia bideoak