Gizartea -
Gertakizuna
Abokatu mungiarraren gorpua leize batean aurkitu dute, Valle de Menan
Burgosen atzeman dute, espetxeratutako abeltzainetako batek krimena aitortu eta gorpua non ezkutatu zuen zehaztu eta gero.
Erredakzioa
Jose Javier Ezkerra abokatu mungiarraren gorpua Valle de Menatik 60 kilometrora dagoen haitzulo batean aurkitu zuten bart. La Engañan. Poltsa baten barruan sartuta zegoen, eta 15 metroko sakonera daukan leizean topatu dute.
Francisco Prieto Guardia Zibileko kapitainak agerraldia egin du gaur Medina de Pomarreko (Burgos) polizia-etxean, ikerketaren nondik norakoak azaltzeko. Ertzaintzarekin elkarlanean aritu dira abokatu mungiarraren desagerketa argitu ahal izateko.
Prietok azaldu duenez, haitzuloak hiru metroko zabalera du sarreran baina, gutxinaka, estutzen doala gaineratu du. Gertuen dagoen mendi-bidea 50 metrora dagoela azaldu du kapitainak, 'La Engaña'ko tuneletik oso gertu eta Pedrosa de Valdeporres herritik 8 kilometrora.
Gorpua ateratzeko zailtasunak ikusita, Guardia Zibilaren Espeleologiako Mendi Taldeak hartu zuen operazioaren ardura nagusia. Mendi-bidera gorpua eraman zuten, epaileak gorpuaren jasotzea egin ahal izateko.
Orain, nekropsiaren bidez, gizonezkoa noiz hil zen eta heriotzaren zergatiak argituko dituzte, iturri berdinen arabera.
Behin biktimaren nortasuna berretsita, auzia Villarcayoko Epaitegiak hartuko du bere gain.
Anaiak hilaketa onartu zuen
Jose Javier Ezkerra otsailean desagertutako abokatu mungiarraren hilotza topatu egin dute bart, La Engañako leize batean, Valle de Menatik 60 kilometrora (Burgos).
Gertakizunarekin lotuta zeudelakoan atxilotutako eta kartzelatutako bi anaietako batek aitortu egin zuen atzo hilketaren egilea dela, eta gorpua non ezkutatu zuen zehaztu zion Guardia Zibilari.
Abeltzain espetxeratuaren esanetan, abokatua desagertu zen egunean harekin bazkaldu zuen, lursail bat erosteko kontratua sinatzeko, eta eztabaida izan eta gero, borroka egin zuten.
Abokatu mungia erori egin zen, eta buruan kolpea eman zuen, baina abeltzainak kolpatzen jarraitu zuen. Ondoren, gorpua zaku batzuekin ezkutatu eta abandonatu egin zuen.
Horren hitzetan, anaiak (martxoan espetxeratu zituzten biak) gorpua etxe abandonatu batera eramaten eta abokatuaren ibilgailua erretzen lagundu zion, baina ez zuen parte hartu hilketan eta ez zekien non ezkutatu zuen hilotza.
Jose Javier Ezkerra abokatu mungiarraren gorpua Valle de Menatik 60 kilometrora dagoen haitzulo batean aurkitu zuten bart. La Engañan. Poltsa baten barruan sartuta zegoen, eta 15 metroko sakonera daukan leizean topatu dute. Francisco Prieto Guardia Zibileko kapitainak agerraldia egin du gaur Medina de Pomarreko (Burgos) polizia-etxean, ikerketaren nondik norakoak azaltzeko. Ertzaintzarekin elkarlanean aritu dira abokatu mungiarraren desagerketa argitu ahal izateko. Prietok azaldu duenez, haitzuloak hiru metroko zabalera du sarreran baina, gutxinaka, estutzen doala gaineratu du. Gertuen dagoen mendi-bidea 50 metrora dagoela azaldu du kapitainak, 'La Engaña'ko tuneletik oso gertu eta Pedrosa de Valdeporres herritik 8 kilometrora.Gorpua ateratzeko zailtasunak ikusita, Guardia Zibilaren Espeleologiako Mendi Taldeak hartu zuen operazioaren ardura nagusia. Mendi-bidera gorpua eraman zuten, epaileak gorpuaren jasotzea egin ahal izateko.Orain, nekropsiaren bidez, gizonezkoa noiz hil zen eta heriotzaren zergatiak argituko dituzte, iturri berdinen arabera. Behin biktimaren nortasuna berretsita, auzia Villarcayoko Epaitegiak hartuko du bere gain. Anaiak hilaketa onartu zuenJose Javier Ezkerra otsailean desagertutako abokatu mungiarraren hilotza topatu egin dute bart, La Engañako leize batean, Valle de Menatik 60 kilometrora (Burgos).Gertakizunarekin lotuta zeudelakoan atxilotutako eta kartzelatutako bi anaietako batek aitortu egin zuen atzo hilketaren egilea dela, eta gorpua non ezkutatu zuen zehaztu zion Guardia Zibilari.Abeltzain espetxeratuaren esanetan, abokatua desagertu zen egunean harekin bazkaldu zuen, lursail bat erosteko kontratua sinatzeko, eta eztabaida izan eta gero, borroka egin zuten.Abokatu mungia erori egin zen, eta buruan kolpea eman zuen, baina abeltzainak kolpatzen jarraitu zuen. Ondoren, gorpua zaku batzuekin ezkutatu eta abandonatu egin zuen.Horren hitzetan, anaiak (martxoan espetxeratu zituzten biak) gorpua etxe abandonatu batera eramaten eta abokatuaren ibilgailua erretzen lagundu zion, baina ez zuen parte hartu hilketan eta ez zekien non ezkutatu zuen hilotza.