Gizartea -

Hezkuntza

Itunpeko ikastetxeek ere lanaldi jarraituari heldu eta Hedatze eremuko proiektuetan lan egin ahal izango dute

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak ziurtatu du orain arte hezkuntza publikorako bakarrik izan den hezkuntza-errefortzu eta -laguntzetarako programarekin lan egin ahal izango dutela itunpekoek ere, curriculumetik kanpoko jarduerak antolatzeko arratsaldeetan.

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburu, gaurko hitzartzean. EITBren bideo batetik hartutako irudia.
Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburu, gaurko hitzartzean. EITBren bideo batetik hartutako irudia.
Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburu, gaurko hitzartzean. EITBren bideo batetik hartutako irudia.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak baieztatu du itunpeko ikastetxeek ere landu ahal izango dituztela Hedatze programaren baitako proiektuak eta lanaldi jarraituan lan egin. Orain arte, Hauspoa programaren ordezkoa dan hezkuntza-errefortzu eta -laguntzetarako programa hori sare publikoko eskolentzako soilik zegoen martxan; horren bidez ikasketa lagunduak, tailerrak eta kirol-jarduerak egiten dira. 

WFCP 2022 Lanbide Heziketako Nazioarteko Kongresuaren inaugurazioan parte hartu du Bildarratzek, Donostiako Kursaal Jauregian, Pilar Alegria Hezkuntza ministroarekin eta Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariarekin batera, eta hara sartzerako hedabideek egindako galderei erantzunez egin dizu adierazpenok.

Bildarratzek azaldu duenez, "itunpeko ikastetxeek ere Hedatze eremuaren barruan proiektu integralak lantzeko aukera izatea proposatu da". Hala, adierazi duenez, "hezkuntza-komunitate osoak, klaustroak, irakasleek eta ikasleek, curriculumetik kanpoko proiektuak sortzen parte hartu ahal izango dute arratsaldeetan ere, ikasle guzti-guztiei arreta eta, benetan, zerbitzu hobea eta hezkuntza hobea eman ahal izateko, eta eremu formala, kurrikularra eta eremu ez-formala zaintzeko aukera izan dezagun".

Kazetariek galdetu diote ea horrek esan nahi duen itunpeko ikastetxeek lanaldi jarraitua egin ahal izango dutela, eta baietz erantzun du Bildarratzek baietz. "Lanaldi jarraitua egin ahal izango lukete, betiere curriculumez kanpoko jardueretarako espazio bat badute eta ikasleen aniztasun osoari erantzun ahal izango baliote", gaineratu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hezkuntza legea Eusko Jaurlaritza albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza