Gizartea -

Gipuzkoa

Lortu dute Arastortzeko mendi-sutea itzaltzea

Ataun, Lazkao eta Zaldibia arteko mugan kokatutako Arastortz mendiko 25 hektarea inguru erre dira.

Sutearen irudia, Ataungo herritik. Argazkia: EITB MEDIA
Sutearen irudia, Ataungo herritik. Argazkia: EITB MEDIA
Sutearen irudia, Ataungo herritik. Argazkia: EITB MEDIA

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Foru Aldundiak berri eman duenez, itzalitzat jo dute larunbat honetan Arastortz mendian, Ataun, Lazkao eta Zaldibia arteko mugan (Gipuzkoa), piztutako mendi-sutea. Gauerditik kontrolpean zeukaten eta itzali dute dagoeneko. 

Ataun, Lazkao eta Zaldibia arteko mugan kokatutako Arastortz mendiko 25 hektarea inguru erre dira, Gipuzkoako Aldundiak jakinarazi duenez.

Gipuzkoako Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritzako hainbat basozaintzako kide eta suhiltzaile izan dira bertan gau osoan. Lau basozain, suteak saihesteko bi baso-brigada eta bi parkeetako lau suhiltzaile-kamioi dabiltza lanean une honetan.

Sutea larunbat honetako 11:00ak aldera piztu zen, harkaitzez, sastrakaz eta zuhaitzez jositako Aitzarte izenarekin ezagutzen den zonalde oso malkartsu batean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Aralar mendilerroa Goierri