Itxi

Gizartea

MIGRAZIOAREN DRAMA

Melillako heriotzen aurrean atsekabea adierazi du Sanchezek, baina mafien gain utzi du erantzukizun osoa

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Espainiako Gobernuko presidenteak Marokoko Jendarmeriaren lana eskertu du beste behin, eta Espainiak Marokorekin eta Aljeriarekin dituen harreman onak nabarmendu ditu.

  • Nador eta Melilla arteko mugako hesia.

    Nador eta Melilla arteko mugako hesia.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak "eraso bortitzak antolatzen dituzten nazioarteko mafiak" jo ditu errudun ostiralean Melillako hesia zeharkatzen saiatu ziren 23 migratzaileen heriotzei dagokienez.

"Atsekabeturik gaude bizitza hobe baten bila zihoazen pertsonen heriotzagatik", nabarmendu du, eta pertsona horiek "gure mugaren aurkako ekintza bortitzak antolatzen dituzten mafien eta delitugileen biktimak eta tresnak" direla gaineratu du La Vanguardia egunkarian egindako elkarrizketa batean.

Halaber, eskerrak eman dizkie Guardia Zibilari, Polizia Nazionalari eta Marokoko Jendarmeriari, eta Espainiak Marokorekin eta Aljeriarekin harreman onak izatea azpimarratu du.

Ildo horretan, Maroko "Espainiarentzako bazkide estrategikoa" dela ziurtatu du, immigrazioaren kontrolaren eta terrorismoaren aurkako borrokan. Hala, "Aljeriarekin lankidetza-eremua zabaltzearen" aldeko apustua egin du "emigrazioari, segurtasunari eta lankidetza ekonomikoari" dagokionez.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena