Gizartea -
indarkeria matxista
Hiru eraso matxista salatu dituzte Sestaon
Emari Talde Feministak elkarretaratzea deitu du larunbat arratsaldeko 19:00etarako, erasoak gaitzesteko.
eitb media
Sestaoko Mendieta Kultur Elkarteak eta Emari Talde Feministak salatu dutenez, eraso sexista bat izan zen bart gauean bizkaitar herri horretako txosnagunean, San Pedroko jaien testuinguruan. Beranduago, Udalak jakinarazi du hiru emakumek jasan zituztela guztira eraso matxistak ostiraletik larunbatera bitarteko gauean.
Sestaoko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak adierazpena argitaratu du, aho batez salatzeko hiru emakumek txosnagunean jasandako "eraso matxistak".
Erasoa gaitzesteko, elkarretaratzea deitu du Emari talde feministak larunbat honetako 19:00etan, txosnagunean bertan.
Erasoen berri izan ostean, protokolo feminista martxan jarri eta txosnak itxi zituzten, larunbat goizaldeko 04:00ak aldera.