Gizartea -

terrorismoaren biktimak

Bi plaka jarri dituzte Donostian, Santos eta Leonet ETAren biktimen omenez

Eneko Goia alkate donostiarrak nabarmendu duenez, ETAren "zeharkako" biktima horien memoria bizirik mantendu nahi izan dute. Gaurkoekin, terrorismoaren biktimak oroitzeko 23 plaka ezarri ditu guztira Donostiako Udalak.

Jose Angel Santosi eta Josu Leoneti omenaldia. Argazkia: EFE
Jose Angel Santosi eta Josu Leoneti omenaldia. Argazkia: EFE
Jose Angel Santosi eta Josu Leoneti omenaldia. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udalak bi plaka berri jarri ditu larunbat honetan Jose Angel Santos eta Josu Leoneten omenez, duela 21 urte ETAk hil zituen Martuteneko geltoki parean.

Santos eta Leonet lanera bidean zihoazen Electra enpresarantz, urrunetik aktibatutako bonba-auto baten biktima izan zirenean. Haiek ez ziren helburua, Iñaki Dubreiul Ordiziako zinegotzi sozialista baizik.

Espaloian, atentatuaren leku berean, kokatu ditu Udalak Leonet eta Santosen omenezko bi plakak. Udal erakundeak omenaldia egin die larunbat honetan Martutenen, eta EAJ, PSE, Elkarrekin Donostia eta PP udal-taldeetako ordezkariak bertaratu dira.

Plaken gainean, Ana Tadeo Leoneten alargunak eta Naroa alabak arrosa zuriz osatutako lore-sortak ipini dituzte eta, haien atzetik, bertaratutakoek ere gauza bera egin dute.

Eneko Goia Donostiako alkatearen bitartez, Josu Leoneten alargunak esker ona helarazi die azaldutako guztiei.

"Plaka hauen bidez -nabarmendu du Goiak- bizirik mantendu nahi dugu Josu Leoneten eta Jose Angel Santosen memoria, gure artean falta diren eta inoiz faltatu behar izan ez zuketen bi pertsona".

Alkate donostiarrak adierazi du atentatu guztietan hil zirela biktima errugabeak, baina bakoitzak bere "ezaugarriak" izan zituela; kasu honetan, "lanera zihoazen eta espero gabe heriotzarekin topatu ziren" bi pertsonaren bizitzarekin amaitu izanarena, bi "zeharkako" biktima.

Gaurkoekin, terrorismoaren biktimak oroitzeko 23 plaka ezarri ditu guztira Donostiako Udalak

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia argazkiak Euskal hiriburuak Gipuzkoako albisteak Eneko Goia argazkiak EAE albisteak ETA gaur Gizartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak Terrorismoaren Biktimak