Gizartea -

San Fermin

San Fermin 2022: uztailaren 12ko egitaraua, gaurko kontzertuak, su artifizialak eta ekitaldi gehiago

La M.O.D.A Foruen plazan izango da, eta entzierroan, Jandilla zezenak. Egitarauak, baina, beste hainbat proposamen ditu.

Jai-giroa, beti bezala, Iruñeko kaleetan. Argazkia: EFE.
Jai-giroa, beti bezala, Iruñeko kaleetan
Jai-giroa, beti bezala, Iruñeko kaleetan. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

San Fermin 2022ko zazpigarren egunean, besteak beste, La M.O.D.A Foruen plazan izango da, eta entzierroan, Jandilla zezenak. Egitarauak, baina, beste hainbat proposamen ditu, orain ikusiko dugunez:

- 06:45: Dianak (San Saturnino kaletik)

- 08:00: Seigarren entzierroa Jandillaren zezenekin

- 09:30: Erraldoiak eta buruhandiak (konpartsaren irteera, Ezpeletaren jauregitik)

- 11:00: SPORT Kids kirol eta aisiako gunea (Media Luna parkeko lubanarroak)

- 11:10: Haurrentzako jarduerak (San Jose plaza)

- 11:30:

· ¡Menudas fiestas! haurrentzako jarduerak (Askatasun plaza)

· JuegoREjuego haurrentzako jolasgunea (Takonera parkea)

· Literatura ibilbidea

- 12:00:

· Musika kalean (Irteera Descalzos kaletik, San Frantzisko plazatik, Karlos III.aren etorbidetik eta Navarreria kaletik)

· Jota-soinuak (Sarasate pasealekua)

· Jota-errondak (Baiona etorbidea, Karlos III.aren etorbidea eta Tutera kalea)

· Herri-kirolak (Foruen plaza) Sokatirako San Fermin 4 x 4 Txapelketa mistoa. Aizkolarien erakustaldia (emakumeak). Erakustaldia: enbor-ebaketa bertikalean.

- 17:30:

· Plazako zaldunen, mandakoen eta musika-banden desfilea (Udaletxeko plazatik zezen-plazaraino)

· JuegoREjuego haurrentzako jolasgunea (Takonera parkea)

- 18:00:

· ¡Menudas fiestas! haurrentzako jarduerak (Askatasun plaza)

· SPORT Kids kirol eta aisiako gunea (Media Luna parkeko lubanarroak)

- 18:30:

· Zezen-feriaren bosgarren zezenketa (Zezen-plaza)

· Literatura ibilbidea

- 19:00:

· Imanol Reyes (Gazteluko plaza)

· Jota-soinuak (Sarasate pasealekua)

· Gazte eremua (Foruen plaza)

· Dantzaldia: Insignia orkestra eta Mikel Lizarbe DJ-a (Antoniutti)

· Kontzertua: Pilgrim's (Kondestable Civivoxa)

- 20:00:

. Kontzertua: Andrea Santiago (Konpainia plaza)

. Txotxongiloak (Askatasun plaza)

· Dantzaldia: Mediterraneo orkestra (Gurutzeko plaza)

- 21:00:

· Dantzaldia: gaita eta txistua (Gazteluko plaza)

· Kalejira-antzerkia (Karlos III.aren etorbidea)

- 21:45: Zezensuzkoa (San Domingo kalea, Udaletxeko plaza eta Kale Berria)

- 23:00: Sanferminetako Su Artifizialen Nazioarteko XXI. Lehiaketa (Ziudadela)

- 23:30:

· Kontzertua: La M.O.D.A (Foruen plaza)

· Sound Fermin: Innmir (Gazteluko plaza)

· Dantzaldia: Mediterraneo orkestra (Gurutzeko plaza)

· Kontzertua: Deborah Carter meets Pamplona Jazz 4t Pedro Iturralde Tribute (Konpainia plaza)

· Dantzaldia: Insignia orkestra eta Mikel Lizarbe DJ-a (Antoniutti)

- 24:00: Musika kalean (irteera Nafarroako Museotik)

Hona hemen 2022ko sanferminetako egitaraua, osorik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko bideoak Sanferminak Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Jaiak