Gizartea -

San Fermin 2022

San Fermin 2022: uztailaren 9ko egitaraua, gaurko kontzertuak, su artifizialak eta ekitaldi gehiago

Larunbata dela kontuan izanik, sanferminetako laugarren eguneko aurreikuspena da jendetza egotea Iruñean.

Zapi gorriak zerura, Iruñean, sanferminetan. Argazkia: Gaztea.
Zapi gorriak zerura, Iruñean, sanferminetan
Zapi gorriak zerura, Iruñean, sanferminetan. Argazkia: Gaztea.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurten, sanferminetako laugarren eguna, uztailaren 9a, larunbata da. Hori dela eta, aurreikuspena da Iruñean jendetza biltzea. Ikus dezagun zer izango den ikusgai eta parte hartzeko moduan!

- 06:45: Dianak (irteera Kale Berritik)

- 08:00: Hirugarren entzierroa Jose Escolar Gilen zezenekin

- 09:30: Erraldoiak eta buruhandiak (konpartsaren irteera, autobus-geltokitik)

- 11:00: SPORT Kids kirol eta aisiako gunea (Media Luna parkeko lubanarroak)

- 11:10: Haurrentzako jarduerak (Aralak kalea)

- 11:30:

· ¡Menudas fiestas! haurrentzako jarduerak (Askatasun plaza)

· JuegoREjuego haurrentzako jolasgunea (Takonera parkea)

- 12:00:

· Musika kalean (irteera Udaletxeko plazatik eta Descalzos kaletik)

· Jota-soinuak (Sarasate pasealekua)

· Herri-kirolak (Foruen plaza) Nafarroako Harri-jasotzaileen Txapelketa. Nafarroako Zama jasotzaileen Txapelketa. "Giza Proba" erakustaldia

- 13:00: Musika-bandak (Gurutzeko plaza)

- 17:30:

· Plazako zaldunen, mandakoen eta musika-banden desfilea (Udaletxeko plazatik zezen-plazaraino)

· JuegoREjuego haurrentzako jolasgunea (Takonera parkea)

- 18:00:

· ¡Menudas fiestas! haurrentzako jarduerak (Askatasun plaza)

· SPORT Kids kirol eta aisiako gunea (Media Luna parkeko lubanarroak)

- 18:30: Zezen-feriaren hirugarren zezenketa (zezen-plaza)

- 19:00:

· The DJS (Gazteluko plaza)

· Dantzak: San Juan Makil-dantza (Sarasate pasealekua)

· Gazte eremua (Foruen plaza)

· Dantzaldia: Galaxia Orkestra (Antoniutti)

· Kontzertua: Señora & Sara Goxua (Konpainia plaza)

· Dantzaldia: Demodé Quartet (Kondestable Civivoxa)

- 20:00:

. Txotxongiloak (Askatasun plaza)

· Dantzaldia: Meteoro 2.0 orkestra (Gurutzeko plaza)

- 20:30: Antzerkia: "El Aguafiestas" (Gayarre Antzokia)

- 21:00:

· Dantzaldia: gaita eta txistua (Gazteluko plaza)

· Kalejira-antzerkia (Karlos III.aren etorbidea)

- 21:45: Zezensuzkoa (San Domingo kalea, Udaletxeko plaza eta Kale Berria)

- 23:00: Sanferminetako Su Artifizialen Nazioarteko XXI. Lehiaketa (Ziudadela)

- 23:30:

· Kontzertuak: Nogen eta Ciudad Jara (Foruen plaza)

· Sound Fermin: Wiesemen Project (Gazteluko plaza)

· Dantzaldia: Meteoro 2.0 orkestra (Gurutzeko plaza)

· Kontzertua: Eliades Ochoa: Star of Buenavista Social Club (Konpainia plaza)

· Dantzaldia: La Resistencia orkestra eta Lipe DJ-a (Antoniutti)

· Dantzaldia: Galaxia Orkestra (Antoniutti)

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Sanferminak Iruñean Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Jaiak