Gizartea -

HIRUGARREN SEKTOREA

Horrelakoak dira euskal dendak

Euskal merkataritza mikroETEetan oinarritutako sektore feminizatua da, Enfokamer Euskadiko Merkataritzaren Behatokiaren 2021eko txikizkako merkataritzaren barometroaren arabera. 10 langiletik 7 emakumeak dira.

Bilboko denda bat EITB Mediaren artxiboko irudi batean.
Bilboko denda bat EITB Mediaren artxiboko irudi batean.
Bilboko denda bat EITB Mediaren artxiboko irudi batean.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enfokamer Euskadiko Merkataritzaren Behatokiak egindako 2021eko txikizkako merkataritzaren barometroaren arabera, euskal merkataritza mikroETEetan oinarritutako sektore feminizatua da.

Establezimenduen eta enpleguaren ezaugarriak

Euskal merkataritza esperientzia handiko eta tamaina txikiko sektorea da. Enpleguari dagokionez, sektore feminizatua da; izan ere, 10 langiletik 7 emakumeak dira. Era berean, langileen ia % 67k 45 urte baino gehiago dituzte, eta establezimenduaren batez besteko antzinatasuna 24 urtekoa da.

Halaber, euskal merkataritzaren % 95 MikroETEetan oinarrituta dago. Horietatik % 71k 1 edo 2 pertsona ditu lanean, eta % 4k soilik ditu 10 enplegatu baino gehiago. Establezimenduen % 54 alokairuko lokalak dira, eta, batez beste, 1.919 euro ordaintzen dute hilean.

Negozio-bolumena

2021eko salmenten pertzepzioak atzeraldi txiki bat izan du 2020koaren aldean. Batez ere, 2020an abiada hartu zuen elikaduraren sektoreak baldintzatuta. Administrazioaren laguntzei dagokienez, 10 saltokitik 3k esan dute laguntza horiek jaso dituztela, eta alde handia dago sektoreen artean. Elikagaien sektorearen % 13,5ek bakarrik jo dute laguntzetara, eta modako gaien merkataritzan, berriz, % 63k baino gehiagok.

Teknologia berriak eta ingurumen-jasangarritasuna

Merkataritza tokien % 30ek telefono mugikorrarekin egindako ordainketak onartzen ditu, eta % 15,5ek, bizum bidezko salmenta. Saltokien % 14,5ek online saltzen du. Halaber, 10 saltokitik 7k adierazi dute 2021ean ingurumen-ekimenen bat egin dutela, hala nola plastikozko poltsak murriztea.

Hizkuntza

Euskal merkatarien erdiak arreta euskaraz emateko gaitasuna du, eta % 44k, berriz, zailtasunak ditu; ehuneko hori handitu egiten da saltokiaren tamaina txikiagoa den heinean. Merkatarien ustez, batez beste, bezeroen % 29k aukeratzen dute euskara komunikatzeko.

Ordutegia

Saltokien % 72k ordutegi zatitua eskaintzen du, eta saltokien % 85,3 ez da igande edo jaiegunetan irekitzen. Horri dagokionez, sektorearen % 4 baino ez dago igande edo jaiegunetan irekitzearen alde.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoako albisteak Araba EAE albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Kontsumoari buruzko albisteak Merkataritza