Gizartea -
Irungo Ogasuna
Fiskalak akusazioa kendu egin dio Atristaini
Bestetik, Rosa Cobosi dirua bidegabe erabiltzearen akusazioa kendu dio, baina egozten zaizkon beste delituak mentendu egin ditu Javier Larraya fiskalak.
Erredakzioa
Fiskaltzak akusazioa kendu dio Pedro Maria Atristaini Gipuzkoako Auzitegian epaitzen ari diren Irungo Ogasunaren epaiketan.
Fiskalak urte eta erdiko zigorra eskatzen zuen Atristainentzat. Aldundiak eta Gipuzkoako batzar Nagusiak, hau da, akusazio partikularrak, ordea, bi urteko espetxe zigorra eta 93.236 euroko isuna eskatzen zuten dirua zuritzeagatik, baina eurek ere akusazioa kendu dute.
Epaiketan ez da berretsi Atristainek "zilegi ez diren onurak" izan dituenik eta ez dago datu nahikorik ondasunen aurkako delitua egiten ari zirela zekiela ondorioztatzen dutenik.
Honen harira, Jose Maria Bravoren elkarteko administratzailea izan eta banketxeko kontuak ezagutu zitzakeen arren, Irungo Ogasuneko zuzendari ohiak errugabetu egin zuen eta elkartearen benetako kontrola berea zela adierazi zuen.
Bestetik, Fiskaltzak Rosa Cobos Bravoren emaztearen aurkako dirua bidegabe erabiltzearen akusazioa ere kendu du. Hala ere, dirua desbideratzea, errezeptazioa eta kaudimen-gabezia zigorgarria egotzita akusatuta jarraitzen du. Akusazio partikularrak 8 urte eta bost hilabete eskatzen ditu beretzat, eta 1,8 milioiko isuna.
Fiskaltzak eta akusazio partikularrak Atristainen aurkako akusazioa kendu ostean, azken honen abokatuak "ahal den neurrian akusatuen aulkiko zigorra kentzea" eskatu du, bezeroa herria esertzen den tokian egon ahal izateko. Baimen hori eman eta Atristain Auzitegitik joan da.