Itxi

Gizartea

GOMENDIOAK

Nola hartu eguzkia era seguruan

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Dermatologoek egunaren erdiko orduak saihestea eta babes-krema belarrietan eta ezpainetan ematea gomendatu dute. Gainera, eguzkipean lo ez hartzearen garrantzia azpimarratu dute. Zein da eguzkia hartzeko modu egokiena?

  • Eguzkia modu seguruan hartzeko dermatologoen gomendioak

    Eguzkia modu seguruan hartzeko dermatologoen gomendioak

"Eguzkia hartzeko garaian, hobe da aurrea hartzea gero damutzea baino". Gero eta gehiago jabetzen gara eguzki-izpietatik babestearen garrantziaz. Hala ere, eta osasun-arazoak saiheste aldera, Ane Jaka eta Miren Marquina dermatologoek diote hobe dela prebentzio neurriak hartzea. Nola hartu behar dugu eguzkia modu seguruan? Hona hemen gomendio txiki batzuk:

Ohitura onak mantendu

- Ez hartu eguzkirik gehien jotzen duen orduetan (12:00ak eta 16:00ak bitartean).

- Itzala bilatu: eguzkitakoak, zuhaitzak.

- Ez lorik hartu eguzkipean.

- Babestu bereziki haurrak eguzkiarekiko.

- Maiz hidratatu.

- Lainotuta dagoen egunetan ere bete aurreko neurri guztiak.

Eguzki-babes egokia aukeratu

- Ziurtatu eguzkitako kremak gutxienez 30-50 eguzki-babeseko faktorea duela.

- Ez erabili iazko eguzkitako krema (herdoilduta egon daiteke).

- Haurdun dauden pertsonei eta haurrei iragazki ez-organikoak (mineralak) dituzten eguzkitako kremak ("iragazki fisikoak" bezala ere ezagunak) eman.

- Eman eguzkitako krema eguzkitan jarri baino ordu erdi lehenago, eta berriro jarri 2 orduro.

- Ez ahaztu belarrietan, ezpainetan, lepoan, eskuaren barrualdean, belaun atzealdean edo hanka gainean krema ematea.

- Egun lainotuetan ere, erabili babeslea.

Estali gorputzeko atalak

- Eskura izan beti txapel bat burua estaltzeko

– Eguzkitako betaurrekoak erabili begiak babesteko

– Babestu arropaz eremu sentikorrak: lepoa, aurpegia, bizkarra, papar aldea eta belarriak.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena