Gizartea -
GASTEIZ
Lehendakariak gaitzetsi egin ditu zerbitzuz kanpo zeuden ertzainei egindako erasoak
Alderdi politiko guztien gaitzespena eskatu du.
EITB MEDIA
Iñigo Urkullu lehendakariak gaitzetsi egin ditu zerbitzuz kanpo zeuden ertzainei egindako erasoak, eta Ertzaintzaren kide guztiei bere "babesa, gertutasuna eta elkartasuna" helarazi die.
Lehendakariak, halaber, alderdi politiko guztien gaitzespenik tinkoena eta zintzoena eskatu du.
Iñigo Urkulluk bere babesa, maitasuna eta elkartasuna adierazi die indarkeria hori jasan duten pertsonei eta horien senideei. Bere hitzetan, jokabide horiek "errotik" etetea da "egungo eta etorkizuneko bizikidetzarako ezinbesteko konpromisoa".
Astelehen honetan, hiru lagun atxilotu dituzte Gasteizen lanean ez zebilen ertzain bati eraso egiteagatik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea