Gizartea -

Harrapatzea Bilbon

20 bat urteko neska bat oso larri dago Fever diskotekaren atarian auto batek harrapatuta

Gidariak bat-bateko maniobra egin du, eta, antza, aurrean zegoen neska bete-betean harrapatu du. Gidariak drogetan positibo eman du.

20 urteko neska bat oso larri, Fever dantzalekuan auto batek harrapatuta

02:03

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

20 bat urteko neska bat oso larri dago auto batek harrapatu ostean. Bilboko Bolueta auzoko Fever diskotekaren kanpoaldean gertatu da harrapaketa, autoak aurretik eraman baitu gaztea 07:45ean. Gidariak bat-bateko maniobra egin du, eta, antza, aurrean zegoen neska bete betean harrapatu du.

Bertan zeudenak garrasika eta oihuka hasi dira kotxea mugitu eta neska lurrean etzanda ikusi dutenean. Bilboko Udaltzaingoak gidaria atxilotu du. Gizonak drogetan positibo eta alkoholan negatibo eman du. Neska Gurutzetako Ospitalera eraman dute egoera larrian.

Gainera, beste pertsona bat ere atxilotu dute indarkeriazko lapurreta egiteagatik. Lekukoen esanetan, lapurra autoaren gidariari osten saiatu da leihotik, eta horrek ihes egiten zegoela presaka maniobratu du, neska kotxe aurrean zegoela konturatu gabe.

Neska Gurutzetako ospitalean dago ingresatuta pronostiko oso larriarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo gaur Gizartea bideoak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Harrapatzeen albisteak