Gizartea -

GENERO INDARKERIA

Bikote bat atxilotu dute Gasteizen, gizonari genero indarkeria eta emakumeari etxeko indarkeria egotzita

Gertaera asteazken honetako 15:00ak baino lehen izan zen Gasteizko Arkaiako kontzejuan. Udaltzaingoaren patruila bat tokira gerturatzean, ikusi zuten 27 eta 28 urteko bi gazteek lesio arinak zituztela; beraz, biak atxilotu zituzten.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bikote gazte bat atxilotu du Gasteizko Udaltzaingoak, gizonari genero indarkeria eta emakumeari etxeko indarkeria egotzita, elkarri eraso egin eta lesioak eragin izana leporatu ondoren.

Gertaera asteazken honetako 15:00ak baino lehen izan zen Gasteizko Arkaiako kontzejuan. Dirudienez, pertsona batek udaltzainei deitu zien bikote baten erasoaren inguruan informatzeko.

Udaltzaingoaren patruila bat tokira gerturatzean, ikusi zuten 27 eta 28 urteko bi gazteek lesio arinak zituztela; beraz, biak atxilotu zituzten.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Gaurko titularrak Gasteiz berriak Gaurko azken ordukoa Matxismoa gaur