Gizartea -

IPAR EUSKAL HERRIA

Bidarteko Uhabia hondartza itxi dute kutsadura bakteriologikoagatik

Larunbatean itxi zuten hondartza, uraren analisiek kutsadura handia atzeman eta gero. Gaur goizean identifikatu dute arazoaren jatorria eta konpontzeko lanean ari dira.

Uhabia hondartza, Bidarten. Argazkia: Manuel Marques
Uhabia hondartza, Bidarten. Argazkia: Manuel Marques
Uhabia hondartza, Bidarten. Argazkia: Manuel Marques

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bidarteko Uhabia hondartza itxita dago larunbatetik, kutsadura bakteriologikoagatik, SudOuestek jakitera eman duenez.

Atzo Uhabia hondartzako ura aztertu eta bakterio tasa altuak agertu ziren analisietan. Hala, bainua erabat debekatzen duen bandera morea jarri zuten eta ikerketa ireki zen kutsadura nondik zetorren argitzeko, Uhabia ibaia eta saneamendu sare osoa aztertuz.

Gaur goizean topatu dute arazoa eta berehala hasi dituzte konponketa lanak. Emmanuel Alzuri alkateak adierazi duenez, "arazoa ez da araztegian egon. Autobidean dagoen gasolindegiaren hustubideetako bat itxi egin da eta ur zikinak Uhabia ibaira igaro dira. Hodia garbitzen ari dira orain langileak".

Ez du jakitera eman noizko egongo den konponduta arazoa eta noiz irekiko duten hondartza.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea berriak Biarritz bideoak Hondartzak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak