Gizartea -

GENERO INDARKERIA

Gizon bat atxilotu dute Leioan bikotekideari eraso egiteagatik

42 urteko gizonari genero indarkeria delitu bat egotzi diete.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 42 urteko gizon bat atxilotu du genero indarkeria delitu bat leporatuta, bikotekidea jotzeagatik asteazken honetako goizaldean Leioan.

Goizaldeko ordu biak aldera, Ertzaintzari jakitera eman diote gizon bat emakume bat jotzen ari zela herriko Pinueta auzoko kale batean.

Lekura gerturatu den patruila batek gizona aipatutako kalean oinez atzeman du, eta emakumea negarrez aurkitu dute inguruan, espaloian eserita. Andreak agenteei adierazi die gizona bere bikotekidea dela, eta eraso egin diola.

Biktimaren marken eta lesioen ondorioz, ospitalera eraman dute anbulantzian.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Azken ordukoa Bizkaia Gizartea Emakumeen kontrako tratu txarren salaketak Prentsa digitalaren azken orduko Leioa albisteak Albisteak Matxismoa