Itxi

Gizartea

Indarkeria matxistaren aurka

Donostiako Aste Nagusiko 'puntu morea' Boulevarreko prentsa kioskoan izango da

eitb media

Udalak Mugimendu Feministekin eta Donostiako Piraten kolektiboarekin batera osatu du eraso matxistei aurre egiteko protokoloa. Emakume batek erasoren bat jasatekotan, kioskora jo beharko du, han artatuko baitute.

  • Donostiako Boulevarreko prentsa-kioskoa

    Donostiako Boulevarreko prentsa-kioskoa. Argazkia: Donostiako Udala

Donostiako Udalak eraso matxistei aurre egiteko protokoloa aurkeztu du hastear den Aste Nagusiari begira, eta, aurten, "puntu morea" Boulevard Zumardiko kioskoan izango da.

Aurtengo protokoloa Mugimendu Feministekin eta Donostiako Piraten kolektiboarekin batera egin du Udalak, eta, bertan jasota dagoenez, Boulevardeko prentsa kiosko zaharra "puntu more" modura irekiko dute. Hortaz, emakume batek erasoren bat pairatzen badu, horra jo beharko du.

Aste Nagusian, Zurriolako hondartza izaten da puntu beltzetako bat, hori dela eta, argiztapen berezia izango du, lau argi-dorre jarriko baitira.

Bestelakoan, protokoloa etxebizitzetan eta tabernetan banatuko, eta gazteen artean 10.000 liburuxka zabalduko dituzte, harreman toxikoak saihestu eta erasoei nola aurre egin jakinarazteko.

Ane Oyarbide Berdintasuneko zinegotziak adierazi duenez, "Udalak indarkeria sexistaren kontra sentsibilizatu nahi ditu donostiarrak; izan ere, desberdintasunak eragindako arazo sozial bat da indarkeria, eta, horregatik, erantzunak ere soziala izan behar du. Guztioi dagokigu errespetuzko, berdintasunezko eta indarkeriarik gabeko jarrera bat sustatzea."

Aste Nagusian, bi hezitzaile ibiliko dira gazteak dauden tokietan horiek sentsibilizatzeko. 

Informazio eta material guztia webgune honetan aurki daiteke: ezezetzda.eus

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena