Gizartea -
Trafiko-istripua
82 urteko emakume bat hil da Iruñean, auto batek harrapatuta
Emakumearekin batera, 84 urteko gizon bat ere harrapatu dute. Larri zauritu da, eta ospitaleratuta dago.
eitb media
Ostiral honetan auto batek Iruñeko Vergel zubian harrapatu duen 82 urteko emakume bat hil da Nafarroako Unibertsitate Ospitalean.
Larri zauritu den 84 urteko gizonak ospitaleratuta jarraitzen du. Pompeio plazatik Labriteko aldaparako norabidean Vergel kaletik zihoan ibilgailu batek bi oinezkoak harrapatu ditu, erdiko erdibitzailea igaro eta ezkerretik eskuinera zirkulatzen ari zirela, zirkulazioaren noranzkoaren arabera.
Iturri ofizialek Efe agentziari jakinarazi diotenez, gertaera goizeko 08:45ean izan da, eta 53 urteko gidariak negatibo eman du alkoholean eta drogetan.
Emakumea, larriago zauritua, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera (HUN) eraman dute bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia batean, eta bertan hil da. Iruñeko Udaltzaingoa gertakaria ikertzeaz arduratzen ari da.