Gizartea -

Indarkeria matxista

30 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekideari eraso egitea egotzita

Gasteizko Udaltzaingoak atzo atxilotu zuen gizonezkoa, hiriko erdiguneko etxebizitza batean.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoak 30 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo bikotekidea kolpatzea leporatuta, Udalak ohar batean jakinarazi duenez. 

Hiriko erdiguneko etxebizitza batean erasoa gertatzen ari zela jakinarazi zieten udaltzainei. Bertaratutako patruilak gizon bat eta emakume bat topatu zuten etxebizitza barruan. Emakumeak hainbat lesio zituen gorputzean, ustez gizonak eragindakoak. 

Testigantza oinarri hartuta, gizona atxilotu zuen Udaltzaingoak genero indarkeriaren delitua egotzita. 

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Delituak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak