Gizartea -

Indarkeria matxista

Baionako jaietan talde bortxaketa bategatik atxilotutako bi gizonak espetxera bidali dituzte

19 eta 25 urteko bi gizasemeak espetxera bidali ditu Paueko Auzitegiak behin-behinean. Emakumeak salatu zuenez, uztailaren 28an bortxatu zuten taldean, gizonezko batek erasoa telefonoz grabatu zuen eta ondoren, bideoa zabaldu egin zuten.

Baionako festagunean ziztaden kontra jarritako pankarta. Argazkia: EITB Media
Baionako festagunean ziztaden kontra jarritako pankarta.
Baionako festagunean ziztaden kontra jarritako pankarta. Argazkia: EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baionako festetan emakume bati egindako talde bortxaketagatik atxilotutako 19 eta 25 urteko bi gizonezkoak espetxera bidali ditu Paueko Auzitegiak behin-behinean, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.

Emakumeak salatu zuenez, uztailaren 28an bortxatu zuten taldean, gizonezko batek erasoa telefonoz grabatu zuen eta ondoren, bideoa zabaldu egin zuten.

Lapurdiko hiriburuko auzapezak, suprefetak eta fiskalak jaien balantzea egiteko prentsaurrekoan baieztatu zuten. Caroline Parizel prokuradoreordeak zehaztu zuenez, bi gizon atxilotu zituzten, eta, karguekin bada ere, aske utzi zituen epaileak (Fiskaltzak kartzelatzea eskatu zuen).

Bestalde, 122 lagunek salatu zituzte ziztadak, baina 17ri soilik egin zizkieten. 10 emakumek erabaki zuten salaketa judiziala jartzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Iparraldea argazkiak Baionako argazkiak Gizartea Genero indarkeriaren biktimak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Mundu matxista Sexu erasoak gaur Lapurdi Sumisio kimikoa