Gizartea -
Araba
Agurain eta Dulantzi artean piztutako sutea itzali dute
Zerealak landatzeko lur-sailei eragin die batez ere suak; 13 bat hektarea erre dira denera. Ia bi orduz itxi egin zuten A-1 autobidea Agurain parean bi norabideetan.
EKAITZ AGIRRE | EUSKADI IRRATIA | EITB MEDIA
Ostiral arratsalde honetan Agurain eta Dulantzi artean (Araba) piztutako sutea bart itzali dute dagoeneko, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Suteak tren baten txinpartak eragin zituela da hipotesi nagusia; Agurain eta Dulantzi arteko bidean dozena bat sute-txiki piztu ziren 17:00ak aldera, baina dagoeneko suhiltzaileek kontrolpean dituzte.
Zerealak landatzeko lur-sailei eragin die batez ere suak; 13 bat hektarea erre dira denera. Ur-hegazkinak aire bidez eta su-hiltzaileak nekazarian laguntzarekin lurrean aritu ziren itzaltze lanetan.
Suteek eragina izan zuten tren zerbitzuan eta errepide sarean; ia bi orduz itxi egin zuten A-1 autobidea Agurain parean bi norabideetan, eta Donostia eta Gasteizko arteko tren zerbitzua itxi egin behar izan zuten. Dagoeneko ireki dituzte biak.