Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
44 urteko emakume baten hilketa genero indarkeria gisa ikertzen ari dira Sevillan
Itotze zantzuak ditu emakumearen gorpuak. Horrekin batera, kolpe eta zauri anitz dituen gizonezko baten hilotza ere aurkitu dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Emakumezko eta gizonezko baten hilotzak, indarkeria zantzuekin, aurkitu ditu larunbat goizalde honetan Sevillako Udaltzaingoak Abengoa enpresaren egoitza zaharretik hurbil dagoen transformadore baten barruan. Genero Indarkeriaren Aurkako Gobernuko Ordezkaritzak iragarri duenez, genero indarkeria gisa ari dira auzia ikertzen.
Polizia Nazionaleko iturriek baieztatu dutenez, 44 urteko emakumearen gorpuak itotze zantzuak ditu. Gizonarenak, berriz, kolpe eta zauri anitz ditu bizkarrean. Baliteke sastatua izatea.
Hilotzak Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dituzte, autopsia egin diezaieten. Polizia zientifikoak ikerketa abiatu du.