Itxi

Gizartea

MonkeyPox

188 dira dagoeneko tximino baztanga kasuak Euskadin

eitb media

Osasun Sailak 134 kasu antzeman ditu Bizkaian; 18, Araban eta 36, Gipuzkoan, eta horietako batek ere ez sintoma larririk izan. Osakidetzak 174 dosi jarri ditu guztira.

  • Baieztatutako kasu berriek ez daukate loturarik atzerriko kasuekin

    Baieztatutako kasu berriek ez daukate loturarik atzerriko kasuekin

Euskadin, ostegunera arte, tximino baztangako edo monkeypox izeneko gaixotasunaren 188 infekzio identifikatu dituzte. Horietatik 134 Bizkaian detektatu dituzte; 36, Gipuzkoan, eta 18, Araban. 185 gizon eta 3 emakume dira, eta guztiek sintoma kliniko arinak izan dituzte; guztiei agindu zaie etxean isolatzeko eta Osakidetza jarraipen anbulatorioa egiten ari zaie, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak ostiral honetan adierazi duenez.

Testuinguru horretan, Euskadi abuztuko lehen astean hasi zen tximino-baztangaren kontrako txertoa jartzen, txertoen dosiak jaso zituenean eta Osasun Publikoaren Batzordeak tximinoaren baztangaren egungo agerraldian onartutako txertaketa-gomendioetan jasotako irizpideei jarraituz. Hala, orain arte, Osakidetzak 174 dosi jarri ditu guztira: 119 Bizkaian, 21 Araban eta 34 Gipuzkoan. Aste honetan bertan, 197 dosiko beste sorta bat jaso da, eta, horri esker, txertaketarekin jarraitu ahal izan da. Sorta hori honela banatu da lurraldeen artean: % 57 Bizkaian (112 dosi), % 33 Gipuzkoan (65 dosi) eta % 10 Araban (20 dosi).

Dosi guztiak lehen dosi gisa jartzen ari dira, eta txertaketa bigarren dosi batekin osatuko da, baina oraindik zehaztu gabe dago Osasun Publikoko Batzordearekin. Edozein modutan, gutxienez 28 eguneko tartea behar da bi dosien artean.

Detektatutako lehenengo kasuak Euskaditik kanpo aurkitutako agerraldiekin lotuta zeuden, baina, aurrekoetan gertatu zen bezala, baieztatutako kasu berriek ez dute lotura epidemiologikorik Euskaditik kanpoko beste kasu batzuekin, eta aurreko kasuen kontaktuak dira, edo azken aste hauetan identifikatutako kasuak, Osasun Sailak ohar baten bidez zabaldu duenez.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena