Gizartea -

Suteak

Zanbrana, Leire eta Zarrakaztelu hondamendi gune izendatu ditu Espainiako Gobernuak, suteengatik

Besteak beste, heriotzagatiko, ezintasun absolutu eta iraunkorragatiko, ohiko etxebizitza erabat suntsitzeagatiko eta ohiko etxebizitzaren egiturari eragiten ez dioten kalteengatiko laguntzak aurreikusten ditu erabakiak.

Zarralasteluko sutea. Argazkia: EITB media
Zarralasteluko sutea.
Zarralasteluko sutea. Argazkia: EITB media

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ministroen Kontseiluak 15 autonomia-erkidegotan sute handiak jasan dituzten lurraldeak babes zibileko larrialdi larriki kaltetutako eremu, hau da, hondamendi eremu, izendatzea onartu du; horien artean dago Zanbranako suteak (Araba) eta Leire mendilerrokoak eta Zarrakaztelukoak (Nafarroa) kaltetutako luraldea.

Arabako Foru Aldundiaren datuen arabera, Zanbranaren kasuan, suteak 170 hektarea mendi eremuri eragin zien, batez ere basobera, eta 20 hektarea laborantza-azalerari, sua hasi zenean jada josita baitzegoen.

Ministroen Kontseiluaren bileraren ostean, Espainiako Gobernuko bozeramaile eta Lurralde Politikako ministro Isabel Rodriguezek deitoratu egin ditu azken hilabeteetan Espainian izandako 120 baso-suteak. Horietan hiru pertsona hil dira eta 27.500 pertsona etxetik atera dituzte.

"Orain arte ezagutzen ez diren ezaugarriak dituzten suteak dira, klima aldaketaren ondorioz; jasaten ari garen tenperatura altuak, adibidez", adierazi du Rodriguezek, eta ohartarazi du aurten 200.000 hektarea baino gehiago kaltetu direla. Iaz 50.000 hektarea izan ziren. Autonomia erkidego guztietan izan dira suteak, Kantabrian eta Asturiasen izan ezik.

Horrela, "suteak prebenitzeko eta itzaltzeko mekanismo guztiak" jartzeko eskatu du. "Unea da autonomia erkidegoei laguntza emateko, beren eskumenean laguntzeko eta laguntza horiek osatzeko, kaltetuek une hauek gainditu ahal izan ditzaten", gaineratu du.

Akordioan aurreikusitako neurriak Barne Ministerioari dagozkio, eta, besteak beste, heriotza edo ezintasun absolutu eta iraunkorragatiko, ohiko etxebizitza erabat suntsitzeagatiko eta ohiko etxebizitzaren egiturari eragiten ez dioten kalteengatiko laguntzak jasotzen dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Araba Suteak Espainiako Gobernua Gizartea Eguneko albisteak Albisteak