Gizartea -

Zirkulazioa Irunen

Nola eragingo dio Irungo zirkulazioari gaur Espainiako Vueltako etaparen irteerak?

2022ko Espainiako Vueltako etapak Irunen du irteera, 12:45ean. Publizitate-karabana 11:20an hasiko da igarotzen.

Gaurko etapa Irunen hasiko da. Argazkia: EFE.
Gaurko etapa Irunen hasiko da
Gaurko etapa Irunen hasiko da. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2022ko Espainiako Vueltako bosgarren etapak Irunen du irteera, 12:45ean, eta Bilbon amaituko da, 187,2 kilometro eginda. Lasterketako irteerak eragina izango du zirkulazioan, Udalak jakitera eman duenez eta jarraian zehaztuko dugunez.

Zein ordutan hasiko da Irunen irteera duen etapa? 12:45ean, baina publizitate-karabana 11:20an hasiko da igarotzen.

Zein ibilbide egingo du lasterketak Irunen?

Colon pasealekua, Zabalguneko plazaren ondoan

Iparralde etorbidea

Santiago kalea

Junkal kalea

San Martzial kalea, Urdanibia plaza alde batera utzita

San Juan plaza, Udaletxearen aurretik

Kale Nagusia

Artaleku kalea

Elizatxo etorbidea

Zein kale daude itxita?

16:00ak arte, itxita egongo da Gipuzkoa hiribidea, Colon ibilbidetik Alfonso Morales kalera bitartean, sustapen-eremua eta sinadura-kontrola muntatu behar direlako.

8:00etatik aurrera, Colon ibilbidearen erdiko aldean, zirkulazioa itxita egongo da, irteerako azpiegitura instalatzeko (eta, gero, desmuntatzeko).

10:00etan Letxunborro hiribidean, Gibeanakako eta Zubimuxuko biribilguneen artean, Zubimuxuko noranzkoan; Hondarribia kalean, bi noranzkoetan; Lezo, Zubiaurre, Geltokiko, Lekaenea kaleetan, Biriatu eta Hondarribia kaleen artean; Colon ibilbidean, Txanaleta eta Genaro Etxeandia artean; Gipuzkoa hiribidean, bi noranzkoetan, Jose Eginotik Colon ibilbideraino eta Luis Marianoraino.

11:00etik aurrera, tropelak egingo duen ibilbideagatik aurreikusi diren itxierak eta saihesbideak hasiko dira.

Etaparen irteera neutralizatua 12:45ean izango da. Colonetik aterako da (Zabaltza), eta bide hau egingo du: Iparralde hiribidea, Gernikako Arbola, Bidasoa, Santiago, Junkal, San Martzial, San Juan, Karrika Nagusia, Artaleku, Gipuzkoa, Elizatxo, Erromerieta, Letxunborro, Perubustan eta GI-636tik irtengo da.

Non ezin da aparkatu?

Halaber, jakinarazi dute proba Irundik pasatzeak eragina izango duela trafikoan, batez ere aparkalekuetan. Zehaztu ahala, xehetasunez emango da horren berri, baina, hasteko, nabarmendu behar da lasterketa igaroko den kale guztietan ezingo dela aparkatu arratsaldera bitartean. Zirkulazioa itxita egongo da irteera neutralizatua hasi baino ordu batzuk lehenago.

Udalak aparkaleku alternatiboak jarriko ditu, abuztuaren 19tik aurrera, Dunboa ikastetxean, Leka Enea ikastetxean, Pio Baroja institutuan eta Bidasoa Lanbide Heziketako institutuan.

Ukitutako kaleak, dela pelotoia pasatzeagatik, dela Antolakuntzaren beharrengatik, honako hauek izango dira: Hondarribia, Zubiaurre, Colon ibilbidea (zamalanetarako guneak), Iparralde hiribidea, Bidasoa, Santiago, Junkal, San Martzial, Nagusia, Artaleku, Gipuzkoa hiribidea, Berrotaran eta Joaquin Gamon, eta Argentinar Errepublika. Leku horietan ezin izango da aparkatu hilaren 22tik (astelehena) 24ko (asteazkena) arratsaldera arte, biak barne.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Espainiako Itzulia Gizartea bideoak Albisteak Gaur Irun Albisteak