Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Gizartea

TRAFIKOA

Amaitu dira auto-ilarak Irunen, itzulera operazioaren hirugarren egunean

EIDER JAUREGI OIARTZABAL | EITB MEDIA

Atzo 9 kilometrora arteko ilarak izan ziren Baionarako bidean, baina badirudi igande honetan, itzulera operazioaren azken eguna dezente lasaiagoa izango dela.

  • Auto ilarak A-8an Biriatun, 12:00ak baino lehenxeago. Trafikoko kameretatik hartutako irudia.

    Auto ilarak A-8an Biriatun, 12:00ak baino lehenxeago. Trafikoko kameretatik hartutako irudia.

Abuztuko itzulera operazioan hirugarren eguna aurreko biak baino arinagoa izatea espero da baina aurreko egunetan bezala, Biriatuko eta Zarauzko ordainlekuak (AP-8) eta Armiñon eta Lopida inguruak (A-1) izan daitezke gaur ere gunerik gatazkatsuneak.

Goizean normaltasuna izan da nagusi baina 12:00ak jotzear zirela hasi dira lehen arazoak Biriatuko ordainlekuaren inguruan eta bi kilometroko auto-ilarak zeuden 13:00etan, Baionarako noranzkoan. Dena dela, 20:00ak aldera amaitutzat eman dira.

Ostiralean 13 kilometrorainoko ilarak sortu ziren puntu horretan, eta 7 kilometrokoak izatera iritsi ziren atzo. Hain zuzen ere, kexa gogorra azaldu zuten ostiralean Irungo Udaleko talde guztiek eta erakunde eskudunei neurriak hartzeko eskatu zieten adierazpen instituzional batean. Izan ere, hirian bizi den egoera "jasangaitza" dela salatu zuten, 10 egun baino gehiagotan 10 kilometroko auto-ilarak jasan baituzte.

Zarauzko ordainlekuan ere 2 kilometrorainoko auto-ilarak izan ziren atzo, Irungo noranzkoan, eta A1ean, Lopidana parean, 4 km-ko ilarak izan ziren.

Arazoak eguerdi aldera hasi ziren, eta 17:00etatik 23:00etara antzeman izan ziren, batez ere.

Gomendioak 

Bidaia irten aurretik errepideen egoera kontsultatzeko gomendatzen du Eusko Jaurlaritzak: 011 telefono-zenbakian (24 orduko arreta), trafikoa.euskadi.eus webgunean, TrafikoaEJGV aplikazioan edo @TrafikoaEJGV Twitter kontuan.  

Horrez gainera, ondorengo gomendioak kontuan izateko eskatu du:  

·        Ibilgailua ondo dagoela ziurtatzea. 

·        Otordu oparorik ez egitea, logura saihesteko, eta alkoholik, drogarik edo gidatzean eragina izan dezakeen botikarik ez kontsumitzea.  

·        Abiadura trafikoaren eta errepidearen inguruabarretara egokitzea, eta beti jarraitzea Ertzaintzako agenteen aginduak.  

·        Segurtasun-tarteak errespetatzea. 

·        Atseden hartzea bi orduz behin edo 200 kilometroz behin. 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena