Gizartea -

GENERO INDARKERIA

Ertzaintza Aste Nagusiko azken egunean izandako sexu eraso bat ikertzen dabil

Erasoa igande goizaldean izan zen, Marijaia erre ondoren. Azken horrekin, bi dira Bilboko jaietan Ertzaintzak jaso dituen sexu erasoen salaketak.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintza Aste Nagusiko azken egunean izandako sexu eraso bat ikertzen ari da, Segurtasun Sailak Euskadi Irratiari baieztatu dionez.

Erasoa igande goizaldean izan zen, Marijaia erre ondoren.

Azken horrekin, bi dira Bilboko jaietan Ertzaintzak jaso dituen sexu erasoen salaketak. Asteazkenean, emakume bat "ondoezik" esnatu zen Bilbotik kanpo, eta ospitale batera gerturatu ondoren, "sexu eraso batekin bateragarriak diren baldintzak" antzeman zituzten, Josu Erkoreka Segurtasuneko sailburuak azaldu zuenez.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aste Nagusia Bilbo gaur Ertzaintza Indarkeria matxista gaur Gizartea albisteak Genero indarkeriaren biktimak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak