Gizartea -

EGURALDIA

Iraileko lehen asteburua ostarteekin hasi arren, zubian zehar, eguzkia nagusituko da

Larunbatean, hodeiak eta ostarteak izango dira protagonista nagusiak. Dena den, iganderako egun eguzkitsua espero da, eta uda giro hori astearte arratsaldera arte luzatuko da.

Ostarteak Mañarian. Argazkia: Marivi Gonzalez de Audicana Velar.
Ostarteak Mañarian. Argazkia: Marivi Gonzalez de Audicana Velar.
Ostarteak Mañarian. Argazkia: Marivi Gonzalez de Audicana Velar.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iraileko lehen asteburua ostarteekin hasiko da, baina hurrengo egunetarako eguzkia eta uda giroa espero da.

Euskalmeten eta EITB Mediaren meteorologia zerbitzuaren arabera, larunbatean hodeiak izango dira ipar partean, eta euri apur bat utziko dute, batez ere ekialdean eta egunaren lehen partean. Hegoaldean, berriz, ostarteak zabalak izango dira. Pirinio inguruan baliteke trumoi-ekaitzak jotzea.

Tenperatura maximoei dagokienez, 28 gradukoak izango dira Iruñean, 26 gradukoak Gasteizen, 25 gradukoak Bilbon eta 23 gradukoak Donostian.

Tenperatura minimo baxuena Gasteizen izango da, 14 gradurekin. Iruñean termometroak 16 gradura jaitsi daitezke, eta Bilbon eta Donostian 19 eta 18 gradutara, hurrenez hurren.

Igandean tenperatura maximoak igo egingo dira, batez ere barnealdean. Hala ere, goizean goiz giroa freskoa izango da eta zenbait tokitan behe-lainoa sortu daiteke. Dena dela, giroa eguzkitsua izango da oro har, goi-hodeiren batekin. Hegoaldeko haizea ibiliko da, eta kostaldean iparraldera egingo du egunean zehar.

Tenperatura maximoak 37 gradutara iritsiko dira Iruñean eta 31 gradutara Gasteizen. Iparraldean ez dira 30 graduak gaindituko; Donostian maximoak 24 gradukoak izango dira, eta Bilbon 28 gradukoak.

Minimoei erreparatuz, Gasteizek erregistratuko ditu minimo hotzenak, 13 gradurekin. Iruñean 15 gradukoak, Bilbon 17 gradukoak eta Donostian 18 gardukoak izango dira minimoak.

Eguzkiak gurean jarraituko du zubian zehar, nahiz eta astearte arratsaldean hodeiak sar daitezkeen.

Uneoro, eguraldiari buruzko informazio gaurkotua kontsulta dezakezu eitb.eus-en, edo zure argazkiak bidali.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Gipuzkoako albisteak Nafarroa Araba EAE albisteak Eguraldia Donostia Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak