Gizartea -

San Antolinak

Gomazko antzarekin bakarrik ospatuko duten lehenengo Antzar Eguna dute gaur Lekeition

Joan den abuztuaren 12an Lekeitioko Udalak aho batez onartutakoari jarraituta, urte honetatik aurrera, gomazko antzarak baino ez dira izango irailaren 5eko ospakizun tradizionalean.

2015eko Antzar Egunaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
2015eko Antzar Egunaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
300 urte luzeren buruan, lehen aldiz, ez da hezur-haragizko antzararik izango antzara jokoan

01:59

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gomazko antzarekin bakarrik ospatuko duten lehenengo Antzar Eguna dute astelehen honetan Lekeition (Bizkaia). Joan den abuztuaren 12an Lekeitioko Udalak aho batez adostutakoari jarraituta, urte honetatik aurrera, gomazko antzarak baino ez dira izango irailaren 5eko ospakizun tradizionalean.

300 urte baino gehiago daramatzate Lekeition Antzar Eguna ospatzen. Herriko gazteek itsasoaren gainean zintzilikatuta dagoen antzararen lepoari eusten diote, txandaka. Antzara soka bati lotuta dago eta, hori tenkatzean, gazteek gora eta behera egiten dute, uretara erori arte.  

Plastikozko antzarak 2014an erabili zituzten lehen aldiz eta, urtez urte, horien kopurua handituz joan da. Izan ere, 2018an Antzar Egunean parte hartu zutenen % 62k gomazko antzara aukeratu zuten, eta 2019an, covid pandemiaren ondorioz antzaren festa ospatu zen azken urtean, kopurua % 65era igo zen.

Gainera, gomazko antzarak "parte hartzaileentzako ikuskizun ederragoa eta entretenigarriagoa" eskaintzeko aukera ematen duela nabarmendu du Lekeitioko Udalak, 2014an lehen aldiz erabili zen modeloa urtero hobetu ondoren.

Lekeitioko Udalak jakinarazi duenez, jendetza batuko delakoan eta segurtasuna bermatze aldera, debekatuta egongo da bihar herrira autoz sartzea, eta Bizkaibus autobusen zerbitzua indartuko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Lekeitio Albisteak Jaiak Animaliak Lea-Artibai eskualdea