Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Espetxera bidali dute Iruñeko Unibertsitate Ospitalean sexu erasoa egiteagatik atxilotutako gizona

Atxilotuari sexu-eraso delitua egozteko "zantzu asko" daudela uste du epaileak eta behin-behinean espetxeratzea erabaki du delituaren larritasunagatik eta ihes egiteko legokeen arriskuagatik.

Erasoa salatzeko elkarretaratzea atzo, Iruñean. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.
Erasoa salatzeko elkarretaratzea atzo, Iruñean. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.
Erasoa salatzeko elkarretaratzea atzo, Iruñean. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko guardiako epaileak behin-behineko espetxealdia, komunikatua eta fidantzarik gabea ezarri dio Nafarroako Unibertsitate Ospitalean langile bati sexu-erasoa egiteagatik atxilotu zuten gizonari, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak jakitera eman duenez.

Errekurritu daitekeen ebazpen judizialean, biktimarekiko 300 metroko urruntze-neurria ere ezarri diote akusatuari eta auzia garatzen den bitartean harekin komunikatzeko debekua ere ezarri dio epaileak, Fiskaltzak eskatu bezala. Defentsak, berriz, inputatua aske uzteko eskatzen zuen.

Ikerketako datuak eskuan izanda, atxilotuari sexu-eraso delitua egozteko "zantzu asko" daudela uste du epaileak eta behin-behinean espetxeratzea erabaki du delituaren larritasunagatik eta ihes egiteko legokeen arriskuagatik. Lekuko baten identifikazioa ere ba omen dago

Elkarretaratzea erasoa salatzekoAtzo arratsaldean elkarretaratze isila egin zuten ospitaleko langileek zein zuzendaritzak erasoa salatzeko eta biktimari elkartasun osoa azaltzeko.

Irailaren 2an, ospitaleko kafetegi zerbitzuan lan egiten zuen emakumeak lana amaitu eta etxera abiatu zenean, sexu-erasoa jasan zuen ospitalean bertan.

Gertakariak salatu bezain laster, Foruzaingoak sexu erasoen biktimei laguntzeko prozedura aktibatu zuen, biktimari laguntza psikologikoa eta juridikoa emateko eta gertakarien egilea identifikatzeko ikerketa hasi zuen. Hala, ,42 urteko A.R.M. atxilotu zuten sexu erasoaren ustezko egilea zelakoan, eta epailearen esku utzi zuten. Guardiako epaitegiak behin-behinean aske uztea agindu zuen, eta urruntze agindua ezarri zion. Gaur, epailearen aurretik igaro da eta eguerdian espetxea bidaltzea erabaki du honek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Sexu erasoak