Gizartea -

Koronabirusa

Zortzi lagun hil dira EAEn azken astean covid-19aren ondorioz

Aurreko astean baino hiru gehiago dira. Halaber, 105 lagun daude ospitaleratuta koronabirusarekin eta 7 lagun daude ZIU oheetan, aurreko astean baino bat gehiago. R0 indizeak ere maila onargarria gainditu du berriro.

Jendea paseoan. EITB Media.
Jendea paseoan. EITB Media.
Jendea paseoan. EITB Media.

O. P. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak pandemiaren datuak eguneratu ditu eta irailaren 12tik 18ra bitarteko datuen buletin epidemiologikoa argitaratu du. Aurreko astean birusaren adierazle guztiek behera egin bazuten ere, aste honetan gora egin dute berriro adierazle nagusiek. 

Gora egin du atzera koronabirusaren ondorioz hildakoen kopuruak. Izan ere 8 lagun hil dira azken astean covid-19ak jota, aurreko astean baino hiru lagun gehiago. 

Une honetan, halaber, 105 lagun daude ospitaleratuta ohe arruntetan, irailaren 12ko astean baino bederatzi gehiago, eta ZIU oheetan 7 lagun daude, aurreko astean baino 1 gehiago. 

Pandemiaren bilakaera neurtzen duen beste adierazleetako bat, 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia-tasa metatua, pixka bat jaitsi da, eta 67,39 kasutan kokatu da (69,99 aurreko astean), nahiz eta 7 guneko intzidentzia igo egin den, 0,83tik 1,12ra.

Gauza bera gertatzen da 60 urte edo gehiagoko biztanleriaren intzidentziarekin, 149,48tik 147,16ra jaitsi baita 100.000 biztanleko, duela bi hilabete erregistratutako 918 kasuko tasatik urrun, nahiz eta 7 eguneko intzidentzia-tasa 71,69tik 75,46ra igo den aste honetan. 

Oinarrizko birsorkuntza-tasa (R0), positibo batek zenbat pertsona kutsatzen dituen adierazten duenak, berriz ere gainditu du epidemiologoen atalase onargarria (1), eta 1,04ra iritsi da. Arabak bakarrik eutsi dio azpitik (0,94); Bizkaian 1,01ekoa da, eta Gipuzkoan 1,19koa.

Joan den astean, guztira 12.326 koronabirus test egin ziren, eta horietatik 781ek eman zuten emaitza positiboa. Positibotasun-tasa, beraz, joan den asteko % 6,7tik % 6,3ra jaitsi da, beheranzko joerari eutsiz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak