Gizartea -

Indarkeria matxista

14 urteko neska batek bortxatu egin dutela salatu du Donostian

Erasoa joan den larunbat goizaldean gertatu zen Loiolako Erriberetan, Ertzaintzak azaldu duenez. Biktima nahiz ustezko erasotzailea adin txikikoak dira.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

14 urteko neska batek Donostiako Loiolako Erriberak auzoan bortxatu egin zutela salatu du, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. 

Erasoa joan den larunbat goizaldean gertatu zen, iturri berberek argitu dutenez, eta biktima nahiz ustez erasoa egin zion mutila adin txikikoak dira. 

Ertzainak ez du erasoaren inguruko zehaztasun gehiago eman nahi izan, eta ikerketa zabaldu du gertaerak argitzeko. 

Loiolako Erriberetan auzoko festak ospatu dituzte pasa den asteburuan. Ostiraletik larunbaterako gauean, besteak beste, gazte ugari bildu zituen DJ ezagun batekin dantzaldia izan zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Indarkeria matxista Espainian Euskal hiriburuak Albisteak Gipuzkoa EAE Gizartea bideoak Emakumeen kontrako tratu txarren salaketak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Matxismoa Eraso sexualak gaur