Gizartea -

TRAFIKOA

Hainbat ibilgailuren arteko talkak hamaika zauritu, horietako bi larri, utzi ditu A-1 errepidean, Gasteizen

Ezbeharra 14:00ak inguruan gertatu da. Bi kamioik, autobus militar batek eta hamar autok elkarren kontra jo dute. Zaurituak Txagorritxu eta Santiago ospitaleetara eraman behar izan dituzte.

A-1 errepidea, Gasteiz parean, gaur. Argazkia: @trafikoaEJGV
A-1 errepidea, Gasteiz parean, gaur. Argazkia: @trafikoaEJGV
Hainbat ibilgailuk elkarren kontra jo dute A-1 errepidean, Gasteiz parean

0:16

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat ibilgailuk —bi kamioik, autobus militar batek eta hamar autok— elkarren kontra jo dute A-1 errepidean, Gasteiz parean, eta hamaika lagun, horietako bi larri, zauritu direla azaldu dio Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i.

Zaurituak Txagorritxu eta Santiago ospitaleetara eraman behar izan dituzte.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 14:00ak inguruan izan da ezbeharra, Irungo norazkoan. 23:00etan, errepidea erabat itxita zegoen noranzko horretan, eta zirkulazioa N-102 bidetik ari ziren bideratzen. Trafikoa motel dabil inguruetan. 

Hain zuzen ere, 5 kilometrora iritsi diren auto-ilaren ondorioz, bi autoren arteko eta auto eta kamioi baten arteko beste bi talka gertatu dira ordu erdi geroago. Bi gidari gehiago zauritu dira ezbeharretan, eta anbulantzia batek Txagorritxu eta Santiago ospitaletara eraman ditu.

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du istripua zerk eragin duen eta nola gertatu den argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Araba Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Trafiko istripuen biktimak